Ongi Etorri

2010eko
15 – 18 abuztuaren

Ongi etorriak Nafarroako Nazioarteko Musika Jaialdira (FIMNA), mundu osoko musikari profesionalen eta gazte promesen arteko topaketa, musika ikasi eta jotzeko ingurune zoragarri batean, Eugin, Esteribarko bailaran.

FIMNa 2010ko egitaraua errezitaldiz, kontzertu sozialez eta tailer didaktiko-musikalez osatua egonen da eta, horretaz gain, John Barberrek musika tailerretan ibilitako haurren laguntzarekin konposaturiko obra oso baten estreinaldia eginen da. Lan honek, XXI.mendeko erromesaren kanta berria, hainbat hizkuntzatan hamar mende baino gehiagoko erromesaldietako kantetan du sorburua eta FIMNAko haur eta musikariek estrenatuko dute jaialdian.

Espero dugu gure musikaz gozatzea, Foru Komunitate honetan natura-, arte-, historia- eta gizon-emakumeen ondarea den ingurune paregabe honetan.
Oraindik ere bere hasieretan dagoen musika abentura honen bigarren urtean gurekin egotera gonbidatzen zaituztegu. Espero dugu abentura hau mundu osoko artistekin batera egitea, gizaki guztiena den gure kulturaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren hainbat txoko arakatuz.

FIMNAko zuzendariek Eugiko Kontzejuari eskertzen diogu gure ekimena hartu izana, baita ere bere parte-hartzea eta proiektu hau errealitatea bihurtzeko uneoro emaniko laguntza.